XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DENAKONPON KAKALARDOAK

Zomorro hauek konpondu ezineko arazo mekanikorik, hidraulikorik edo harotz-lanik ez dago Bitxilandian.

Etorri, konpondu, eta trukean letxuga-hosto batzu baino ez dute eskatzen.

Ematen ez badizkiezue ziztatu egingo zaituztete, ordea (sindikatu bat ere badute).

Hona hemen haietako batzu (ezkerretik eskubitara eta goitik behera):

Torloju-erregea, guztiz abila motore barruetan sartzen; Atximurkarius delakoa, burni-hari jale porrokatua; Labezomorro hodizalea mokoa giltz ingelesaren modura egina duena, hodiak konpontzen trebe-trebea.

Beherago, Daratulus zulatzailea, egurretan eta kortxoetan aditua.

Azkenik, Kakalardo ebakitzaile bikaina, zuhaitzak inausten hariak mozten eta arrainak garbitzen dakiena.

Trebetasun horiei eskerrak, Bitxilandiako kakalardoak oso dira preziatuak.

Pentsa, uharteko ostatuetan norbaitek kexatu nahi duenean halaxe esaten du: Lotsagarria da, kakalardo batik ere ez zegoen nere gelan: esaiozu gelazainari berehalaxe lau ekartzeko!.